Loratuz - ilustrazioa

Zaintza erdigunean jartzen dugun fisioterapia zentroa gara

Pertsonen ongizatea helburu, norberaren beharrak entzun, eta gertuko eta konfiantzazko arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu. Bizitzako edozein etapatan modu osasuntsu batean egoteko bidelagun izatea da gure funtsa. Espazioa segurua, konfiantzazkoa eta gertukoa sentitzeari garrantzia ematen diogu.

“Erraietatik loratuko gara”

Nire izena Anabel Urkiola da,
eta, beste gauza askoren artean,
fisioterapeuta naiz.

Mendia gustatzen zait; urtaro bat aukeratu beharko banu, udazkena aukeratuko nuke; egun euritsuak gustatzen zaizkit etxean goxo egoteko; eguna gaua baino gehiago gustatzen zait; ilargiari begira denbora luzez egon naiteke; loreek maiteminduta naukate; inguruko edozein txokotan furgonetan esnatu eta leihotik begiratzea gustatzen zait; eta momentu txiki handietaz gozatzen saiatzen naiz. Horixe naiz ni.

Pertsonalki eta profesionalki garatzen joatea da nire bizitzako helburuetako bat.

2014an, Gimbernaten (Bartzelonan) amaitu nuen fisioterapia gradua, eta urteak aurrera joan diren heinean, interesa piztu didaten arloetan espezializatu naiz: Neurologian (Gimbernat 2017-2019) eta Zoru Pelbikoan (Fisiofocus 2021-2022). Zoru pelbikoaren arloan barneratu nintzen nire burua gehiago ezagutzeko asmoz eta ni bezalako emakumeen bidelagun izateko ilusioarekin.

Formakuntza horietaz gain, ariketa terapeutikoan formatu naiz: TAD metodoan, metodo Hipopresiboan eta 5P metodoan (2022). Emakumeen ondoan lan egiten hasi nintzen momentuan, edoskitzearen formakuntza espezifikoa behar nuela ohartu nintzen, eta 2023an fisioterapia edoskitzean formakuntza egin nuen AUPALEn.

Hezur eta gihar sistemako disfuntzioen tratamendu integrala da. Eskuen bidezko terapiarekin, alterazio estruktural zein biszeralak lantzea du helburu, mina gutxitzea lortzeko.

Ze kasutan gomendatzen da?
  • Bizkarreko patologiak
  • Interbentzio kirurgiko osteko tratamenduak
  • Bihurdurak
  • Tendinopatiak

Nerbio-sistema periferiko zein zentraleko patologien tratamendua da. Mugikortasuna, sentsibilitatea, oreka edota postura alteratuta dagoenean, bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Egunerokotasunean gauzatzen diren ekintza motorrei lehentasuna ematen die.

Ze kasutan gomendatzen da?
  • Iktusa
  • Garun paralisia
  • Esklerosi anizkoitza
  • Parkinsona.

Emakume zein gizonetan, bizitzako etapetan agertzen diren zoru pelbikoko disfuntzioei (mina, inkontinentziak, presio kudeaketen arazoak) erantzuna ematea du helburu. Gaur egun artea, “normaltzat” hartu diren sintomen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan datza.

Horretarako, eskuzko terapia, biofeedback-a, elektroestimulazioa, erradiofrekuentzia, winner flow-a, 5 p metodoa eta ariketa terapeutikoa erabiltzen ditugu.

Ze kasutan gomendatzen da?
  • Pixako inkontinentziak
  • Kaka eta haizearen inkontinentziak
  • Prolapsoak
  • Pelbiseko min kronikoa
  • Menopausia
  • Dispaureniak
  • Erditze osteko errekuperaketa ( abdomena eta zoru pelbikoa, desgarroak, episiotomiak eta zesareak)

Ilusioz betetako etapa honetan, beldurra izaten da askotan errepikatzen den emozioetako bat. Horregatik, beldurrari aurre egiteko, eguneratutako informazioa eta erditze egunean erabil daitezkeen baliabideen lanketa egiten dugu, bikotea ahalduntzeko helburuarekin. Bikotearen beharren arabera, saioak pertsonalizatzen joan daitezke. Erditu aurretik, lau saio egiten ditugu ordu eta erdikoak, eta erditu osteko zoru pelbikoko balorazioa ere egin ohi dugu.

Zer landuko dugu?
  • Gorputzaren ezagutza. Gorputzaren anatomia ulertzean, erditze eguneko fase bakoitzean lagunduko digun postura eta mugimenduak aurkitzea erraztuko digu.
  • Mugimendua. Mugimendu librea lortzeko estrategia ezberdinak landuko ditugu, minaren kudeaketan eragin zuzena duelako.
  • Erditzearen faseak eta fisiologia. Zer gertatzen da gure gorputzean? Zer egin dezakegu gure gorputza oxitozinaz (maitasunez) betetzeko? Inguru goxo bat sortu (meditazioa, olio esentzialak, gustuko musika, arnasketak, masajeak, bokalizazioak)
  • Beldur/tentsio/minaren zikloa hausteko baliabideak. Horretarako hipnopartoaz baliatuko gara.
  • Erditze mota ezberdinak eta sor daitezkeen konplikazioak. Erabakiak hartzeko orduan informazioa eskura izatea dugu helburu. Erditze plana, nola egin?
  • Masaje perinealaren ezagutza. Episiotomiak eta desgarroak ekiditen ditu?
  • Zer sartuko dugu motxilan?
  • Erditze ostea eta edoskitzea. Lehenengo egunetarako emakumearen zaintzarako gomendioak. Edoskitzea, erditu ondoren gehien kezkatzen gaituen gaietako bat izaten da, eta presio izugarria eragiten digu. Beraz, erditu aurretik landuko dugu emaginaren laguntzaz.

Edoskitzea zailtzen duten arazoak identifikatu eta tratatzea du helburu. Erditze motaren arabera, haurrak hezur eta gihar sisteman, zerbikaletan, burezurrean eta mingainean alterazioak izan ditzake, eta edoskitzean eragin zuzena izango du horrek.

Nola jakin arazoren bat dagoela?
  • Umeak ez du pisurik hartzen.
  • Titian min egiten du.
  • Zauriak agertu dira.
  • Ankiloglosiarengatik interbenitu dute.
  • Haurrak mihipekoa motza duen susmoa dago.
  • Titi batetik hartzen du, baina bestean jartzean negarrez hasten da, eta ezin da lasaitu.
  • Ito egiten dela dirudi
  • Hortz karraska egiten du titia hartzean.

Zalantzaren bat izanez gero edota hitzordua hartzeko harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi mezu bat 747 45 94 29 mugikorrera edota loratuzfisioterapia@gmail.com emailera. emailera. Momentuan deia hartzerik ez badut, tratamendu bat egiten ari naizelako, ahal dudanean jarriko naiz kontaktuan zuekin.

Eskuzko tekniken osagarri diren tresna espezializatuak ere erabiltzen ditut terapia zehatzetan laguntzeko.

Zoru pelbikoko giharren lan aktiboa erregistratzen laguntzen duen gailua da. Baginako zein uzkiko giharren aktibazioa ikus daiteke jarduera ezberdinetan.

Eskuen bidezko terapiari laguntzen dion korronte ez inbaditzaile bat da. Frekuentzia altuko korronteak erabiltzen ditu ehunean beroa sortzeko asmoz eta gorputzaren mekanismo naturalak estimulatzen laguntzen du zelula trukea erraztuz eta kolagenoaren sortzea ahalbidetuz. Hori dela eta, orbaintze prozesuak bizkortu egiten ditu eta odol zirkulazioa eta ehunaren kalitatea hobetzen du. Minean ere eragin zuzena du, hau gutxitzen laguntzen du, hantura jaitsiz, mugikortasuna hobetuz eta ehuna elastifikatuz.

Giharren indartzea helburu duen gailua da, inpulso elektrikoen bidez giharren aktibazioa eta propiozepzioa hobetzen du.

Fisioterapia zerbitzuez gain, emakumeen eta amatasunaren zaintzarako ikastaro eta tailerrak ere eskaintzen ditut Loratuz zentroan.

Tad Ikastaroa | Amafit | 5p Metodoa | Metodo Hipopresiboa | Amasarea Tailerra | Hitzaldiak

Tad ikastaroa

Egokitutako entrenamendu funtzionala da. Helburutzat, sabeleko eta zoru pelbikoko giharrak era egoki batean aktibatzea du. Arreta berezia jartzen diogu konplexu abdomino-lunbo-pelbikoari. Winner flow-aren laguntzarekin, espirazio unean haizearen irteerari erresistentzia bat jartzen zaio sabeleko eta zoru pelbikoko giharrak aktibatuz, eta horrela gihar sakoneko berreziketa lantzen dugu.

Amafit

Haurdun dauden emakumeak erditze egunera ahalik eta egoera fisiko eta emozional hoberenean iristeko, egokitutako jarduera fisikoa egiten dugu (bakarka edo taldean). Haurdunaldian fisiologikoki gertatzen diren aldaketa biomekanikoak kontuan hartuta, hiruhileko bakoitzean lanketa espezifikoa egingo dugu.

Noiz hasi gaitezke? Zer lantzen da?

Haurdunaldi hasieratik erditu arte da gomendagarria ariketa fisikoa egitea. Amafit saioetan honakoa landuko da: Mugikortasuna, besoen eta hanken indartzea, aldaketa mekanikoa kontuan izanda postura egokiak lantzea (5p metodoa), zoru pelbikoko eta sabeleko giharrak lantzea, gorputzean agertzen diren tentsioak arintzea, arnasketak.

5p metodoa

Oinaren estimulazio propiozeptiboa landuz, posturaren berreziketa du helburu metodo honek. Egur baten bidez, muskuluen tentsioa berrorekatzen dugu, postura hobetzeko eta zoru pelbikoko eta abdomeneko giharren tonua indartzeko.

Metodo hipopresiboa

Abdomeneko presioa kudeatzen laguntzen duten postura ariketak dira. Ariketa horiekin hiru ekintza bermatu behar dira: autoelongazioa, eskapulak dekoaptatzea eta gorputza aurreratzea.

AmaSarea tailerra

Uxue Castellano emaginarekin elkarlanean sortutako tailerra da. Haurdun eta edoskitzen dauden emakumeen bidelagun izan nahi dugu. Espazio seguru bat sortzea dugu helburua, edoskitzearen inguruan informazioa jasotzeko eta esperientziak konpartitu ahal izateko. Emozioei lekua emanez, edoskitzearekin loturiko beharrei erantzuna emango diegu, konplizitate eta goxotasunetik.

Hitzaldiak

Osasun profesional ezberdinen hitzaldiak antolatuko dira Loratuzen, bertakoen interes eta beharrak asebetetzeko asmoz. Proposamenik izanez gero, anima zaitez idaztera!

Eskatu zure hitzordua

Zalantzaren bat izanez gero edota hitzordua hartzeko harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi mezu bat 747 45 94 29 mugikorrera edota loratuzfisioterapia@gmail.com emailera. Momentuan deia hartzerik ez badut tratamendu bat egiten ari naizelako, ahal dudanean jarriko naiz kontaktuan zuekin.

Opari eta liburuak

“Zure barruko udaberria loratzeko oparitxo bat”.

Maite dituzun pertsonen osasuna eta bizi kalitatea zaindu nahi duzu baina ez dakizu nola?

Loratuz zentroan pertsonalizatutako opari txartelak aurkituko dituzu. Oparitu nahi den zerbitzu mota aukeratu dezakezu eta zortedunak hiru hilabeteko epea izango du zerbitzu hau jasotzeko.

Irakurtzea gustatzen zaizu? Sarrerako gelan, liburuen txokoa aurkituko duzu. Gustukoa duzun liburua har dezakezu. Bi hilabete izango dituzu berriro liburutegira bueltatzeko.

Irakurri nahi duzun liburua aurkitzen ez baduzu, gerturatu eta zure beharra adierazi. Osasunaren inguruko liburu bat etxean baduzu eta liburutegia osatzeko interesgarria dela iruditzen bazaizu, gerturatu eta egin zure ekarpena, horrela denon artean errazago osatuko dugu liburutegia!

Zatoz Loratuz zentrora

Has gaitezen zure barruko udaberria loratzen

Non aurkituko gaituzu?

Loratuz fisioterapia Seguran dago, Kale Nagusia 11an (Gipuzkoa).

Harremanetarako datuak

Zalantzaren bat izanez gero edota harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi mezu bat 747 45 94 29 mugikorrera edota loratuzfisioterapia@gmail.com emailera.

Hitzordua hartzeko, whatsapp mezu bat bidali dezakezu edota deitu. Momentuan deia hartzerik ez badut tratamendu bat egiten ari naizelako, ahal dudanean jarriko naiz kontaktuan zuekin.